Zarautz Kantuan, larunbat honetan

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 8a, 18:17
Iazko abenduko kantu-jira saioko une bat

Kantu-jira herrikoia egingo dute larunbat honetan, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta. Abenduko hitzordua zein den ere zehaztuta daukate.

Zarautz Kantuan egitasmoaren hitzordu berria larunbat honetan izango da. 12:00etatik 14:00etara ariko dira kantu-jira herrikoian parte hartzen dutenak abestu eta abestu, Lege Zaharren enparantzatik abiatuta.

Abenduko ekitaldia ere zehaztu dute: abenduaren 14an elkartuko dira, ordu eta toki berean.