Arte erakusketa kolektiboa osatzeko deialdia egin du Nahia elkarteak

Zarauzko hitza 2019ko aza. 9a, 10:56
Nahia elkartearen 2018ko arte erakusketa kolektiboa.

Erakusketan parte hartu nahi dutenek azaroaren 25a baino lehen jarri behar dute harremanetan, Nahia elkartearekin.

Nahia Zarauzko artisten elkartea arte erakusketa kolektiboa antolatzen ari da, eta bertan, pinturak, marrazkiak, eskulturak, grabatuak eta arte plastikoetako beste hainbat diziplina erabiliaz osatutako lanak bildu nahi dituzte. Erakusketa Zarauzko Merkatu plazako lehen solairuan jarriko dute ikusgai, abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra bitartean. Dena dela, erakusketa osatzeko herritarren lanak bildu nahi dituzte, aldez aurretik. Hori dela-eta, Nahia elkarteak herriko artistak eta artearekiko zaletasuna duten guztiak erakusketan parte hartzera eta beren lanak aurkeztera animatu ditu.

Erakusketan parte hartzeko interesa dutenek eta proiektuaren xehetasunak ezagutu nahi dituztenek Nahia elkartearekin jarri behar dute harremanetan, azaroaren 25a baino lehen. Horretarako, 627634438 telefono zenbakira deitu dezakete, edota nahiaelkartea@gmail.com posta elektronikora idatzi. 

Bestalde, erakusketara lehen aldiz aurkezten direnei beren lanaren erakusgarri argazki batzuk bidaltzeko eskatu die elkarteak. Horretarako, Whashappa edo posta elektronikoa erabili dezakete artistek.