Ireki dituzte hauteslekuak

Zarauzko hitza 2019ko aza. 10a, 10:55

Espainiako Gorteak aukeratu behar direnez, bi gutunazal sartu beharko dira hautetsontzietan.

Goizeko 09:00etan ireki dituzte hauteslekuetako ateak Zarautzen, eta herritarrak pixkanaka horietara gerturatzen ari dira beren botoa emateko. Gaurkoan bi koloretako hautetsontziak aurkituko dituzte herritarrek mahaietan: zuria Espainiako Kongresurako botoa emateko izango da, eta izokin kolorekoa Senaturako.

Iluntzeko 20:00etan itxiko dituzte hautetsontziak, eta botoak kontatzeko unea izango da.