Irudietan: Festa giroan abiatu dituzte sanmartinak Urdanetan

Zarauzko hitza 2019ko aza. 9a, 18:27

Eguraldi txarrari aurre egin, eta jai giroan murgildu dira gaur arratsaldean Urdanetako haurrak, San Martin Jaiei hasiera emateko. Arratsaldean frontoian bildu dira auzoko gazteenak, eta festa batzordeak antolatu dituen jolasetan parte hartu dute. Gaur gauean, berriz, bertso afaria izango da Amets Artzallus eta Anjel Mari Peñagarikanorekin.