Ireki dute Zarautz eta Getaria arteko N-634 errepidea

Zarauzko hitza 2019ko aza. 10a, 18:17

Goizean luizia izan da kostako errepidean, Zarautz eta Getaria artean, eta bidea itxi dute.

Gaur, lehen orduan izan den luizi baten eraginez N-634 errepidea itxi dute, Zarautz eta Getaria artean. Menditik erori diren harriek eta lurrak errei bat itxi dute, eta besteko zirkulazioa oztopatu dute. Dena dela, bidea garbitu dute langileek, eta arratsaldean errepidea ireki dute.