Zarautzen parte hartzea %61ekoa izan da, 18:00etan

Zarauzko hitza 2019ko aza. 10a, 19:02

Apirileko hauteskundeetako 18:00etako datuekin alderatuta 4,21 puntu behera egin du parte hartzeak Zarautzen.

18:00ak arte, zarauztarren %61,76 bertaratu da hautetsontzietara bozkatzera. Apirileko bozetan, %65,97koa izan zen parte hartzea ordu horretan, beraz 4,21 puntu behera egin du parte hartzeak.

Espainiako Barne Ministerioaren datuen arabera, erkidego guztietan egin du behera bozkalekuetara jo dutenen kopuruak. EAEn herritarren %57'60ak bozkatu du, apirilean baino 2,45 puntu gutxiago. Joera bera jarraituz, Gipuzkoan 3,22 puntu jaitsi da parte hartzea, apirileko datuekin alderatuta.