Konparaketa: azaroak 10 vs. apirilak 28

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 10a, 22:41

Erraz irabazi ditu gaurko bozak ere EAJk Zarautzen, eta apirileko datuekin alderatuta, alderdien indarrak ez dira aldatu. Gehienek, hori bai, boto batzuk galdu egin dituzte. Gora egin duten bakarrak EH Bildu eta PP izan dira. Parte hartzea gaurkoan zertxobait txikiagoa izan da, bost puntu galduta (%77,47tik %72,21era).