Bamboo dantza taldeak Los Angeleserako txartela lortu du

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 11a, 11:42
Bamboo dantza taldea bigarren postua ospatzen (World of Dance).

Ane Lazkano, Xenki Ameztoi, Maite Orbegozo eta Julen Mateo dantzari zarauztarrek asteburu biribila izan dute Bartzelonan. Dantza urbanoen World of Dance txapelketan bigarren geratu dira Donostiako Bamboo taldea, LF Company taldearekin berdinduta; Souldiers taldea izan zen garaile.

Gainera, Los Angelesen (AEB) jokatuko den munduko txapelketarako txartela lortu dute. Eskuratu beharreko gutxieneko puntuazioa 80 puntu ziren, eta Bambook 84 lortu zituen.

Erlazionatuak