Ana Galarragak seigarren postua du Twitterreko euskarazko jardunaren rankingean

Zarauzko hitza 2019ko aza. 12a, 18:13

Euskal emakume txiolarien ikusgarritasunaren alde #EhundakaAhizpa zerrenda osatzen dabiltza egun hauetan Twitterren, tartean da zarauztarraren profila.

 Twitterreko euskarazko norbanakoaren jardunaren inguruan umap.eus atariak egiten duen rankingak zer esana eman du aste honetan. Lehen hamarren artean emakumezko bakarra ageri da, une honetan, 6. postuan dago Ana Galarraga zarauztarra. Hortik aurrera ere, lehen ehunen artean, hiru laurden gizonezkoak dira eta laurdena bakarrik emakumezkoak.

Emakumezko txiolari euskaldunen ikusgarritasuna proportzionalki txikiegia dela ikusita, ikusgarritasunaren aldeko ekimen bat zabaldu da sare sozialean azken egunotan. Aintzane Muguruzak, ia 500 lagunen txio-profilak bildu zituen txio honekin. "Hamar euskal emakume hauek jarraitzea gomendatuko dizuet. Segi zuek zerrenda!"

Twitterreko erabiltzaileek hamarnaka emakumeren profilak gehitu dituzte, Muguruzaren #EhundakaAhizpa zerrendara.  Eta erabiltzaileei zerrenda osatzen jarraitzeko gonbita luzatu die txiolariak. 

Ikusi albistea osorik, sustatu.eus atarian.