Zahartze aktiboari buruzko hitzaldia bihar, Udaberrin

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 13a, 15:29

Nagusilan Zarautzek adinekoen bizi kalitatea nola suspertu eta hobetu azaltzeko hitzaldi bat antolatu du biharko. Solasaldiak Zahartze aktibo solidarioa eta nola gehitu urteak bizitzari izenburua du, eta Lahar Elkargoko  psikologo Ana Fernandezek eskainiko du Udaberri egoitzan, 10:30ean. Nagusilanek bertaratzera animatu nahi ditu herritarrak.