'La trinchera infinita' eta 'Asto erregea' asteburuan, Modelon

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 14a, 12:00

Loreak eta Handia film arrakatsuen lorratzari jarraituz, Jon Garaño, Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariek La trinchera infinita lan berria estreinatu dute kritika bikainekin. Asteburu honetan Modelon ikusteko aukera izango da. Bestalde, haurrentzako Asto erregea animaziozko filma ere eskainiko dute.

La trinchera infinita

  • Azaroak 16, larunbata, 19:30 / 22:00.
  • Azaroak 17, igandea, 19:30.
  • Azaroak 18, astelehena, 17:00 / 20:30.

Asto erregea

  • Azaroak 16, larunbata, 16:30.
  • Azaroak 17, igandea, 16:30.