Bideoa: Turismo arloko lana izan al daiteke kalitatezkoa?

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 15a, 08:00

Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari berria da Lourdes Salsamendi, eta hainbat gairi buruz hitz egin du HITZA eta Erlori eskainitako elkarrizketan. Esaterako, honakoa dio turismo alorreko lanen kalitateaz.

IKUSI elkarrizketa osorik.

Lourdes Salsamendi oriotarra irail amaieran aukeratu zuten Urola Kostako Udal Elkarteko lehendakari. EAJko zinegotzia da Orioko Udalean, eta aurreko agintaldian Turismo eta Kultura zinegotzi aritu zen udal berean. Gogotsu ekin dio lanari, baina onartu du master class-ak ari dela hartzen, mankomunitatearen funtzionamendua ondo ezagutu eta erabaki zuzenak hartu ahal izateko.

IRAKURRI hemen elkarrizketa osoa.