'Ibili munduan' diskoa kaleratu dute Xabier Zabalak eta Garikoitz Mendizabalek

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 15a, 13:36

Lan berria ondu du Xabier Zabala eta Garikoitz Mendizabal bikoteak, Ibili munduan izenburupean. Eskusoinu jotzaileak eta txistulariak dozena bat abesti jaso dituzte bertan, eta batetik bestera musika genero ezberdinekin jolastu dute. Era berean, hainbat lagunen kolaborazioa izan dute

Mendizabalen esanetan, “txistua partaide duen azken urteotako diskorik deigarriena da zalantzarik gabe”. Estilo anitzari dagokionez, ondorengo azaldu du: “Gure gustuko playlist bat egin izan bagenu bezala da” eta, nolabait ere, “munduan zehar bidaiatzera lagunduko digun opari musikal elegantea”.