Haurren Eskubideen Eguna ospatuko dute asteazkenean

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 15a, 16:10

Datorren asteazkenean, azaroaren 20an, Haurren Eskubideen Eguna izango da, eta horren harira, ipuin kontaketa eta hitzaldi irekia antolatu dute.

Azaroak 20, asteazkena
- 17:00-18:00. 11 bide, 10 eskubide ipuin kontaketa, Maite Frankoren eskutik. 4-8 urte bitarteko umeentzat. Salbideko parke estalian; euria egingo balu, Ludotekan.

- 18:30-19:45. XIII. Pediatria Topaketak: Ohiko larrialdi pediatrikoak. Zer egin? Nola bideratu, Antoniano Aretoan. Parte hartzaileak: Sukarra eta sukar konbultsioak, Zarauzko Osasun Zentroko pediatra Maider Leunda; Buruko traumatismoa, Zarauzko Osasun Zentroko pediatra Garazi Agirresarobe; Anafilaxia, Pasaia San Pedroko pediatra Ainhoa Zabaleta.