Aldaketak daude ZAEren lehen taldean ere

Zarauzko hitza 2019ko aza. 16a, 12:19

Azaroa hasi orduko ekin diote Zarauzko arraunlariek entrenamenduei. Denboraldi berriari begira, aldaketak egon dira Enbatan. Hiru kide berri batu dira trainerura.

Azaroa hasi orduko lanean ari dira Eusko Label ligan jardungo diren arraunlariak.

Zarauzko Arraun Elkarteko gizonezkoen traineruak pasa den denboraldia bikaina eginda lortu du Eusko Label ligarako txartela. Mailaz gozatu nahi dute denboraldi berrian, eta hasi dira horretarako prestatzen.

Entrenamendu fisikoez gain, hasi dira uretako prestaketekin Enbatako arraunlariak.  Datorren denboraldiari begira ez du inork utzi taldea, eta hainbat arraunlari batuko dira kolore urdinera: Iñaki Agoues, Ekhi Illarramendi, Ioritz Zubillaga eta Mikel Zapirainek utzita zuten arrauna, baina aurten berriro Enbatan ariko dira; Josu Olaberriak min hartuta igaro zuen aurreko denboraldia, baina aurten taldean izango da berriro; Mikel Etxabe eta Beñat Hoyos harrobiko mutilak, jubenil mailatik igoko dira taldera, eta gorengo mailan jokatzeko aukera izango dute. Jokin Irastorza eta Ander Buenetxea arraunlariak ere Enbatan izango dira datorren denboraldian.

Ikusi ligetako taldeetan egon diren aldaketa guztiak, berria.eus atarian.