Atzo Getaria eta Zumaia arteko N-634 errepidea itxi bazuten, gaur Zarautz eta Getaria artekoa ere itxi egin behar izan dute, arrazoi beragatik: luizia. Antza, bart jauzi da lurra menditik behera errepide erdiraino, eta hasieran erabat itxi dute errepidea; bi noranzkoetan, alegia.
Getariako Udalak sare sozialen bidez jakinarazi du, ordea, eguerditik aurrera errei bat zabalduko dutela, eta semaforo bidez erregulatuko dutela zirkulazioa.