Babeslea: Eregi, euskara eta komunikazioa

Gaur eguerdian jokatu dute plaieroetako laugarren jardunaldia

Gaurkoan ere euritan jokatu dituzte Hondartza Futboleko jardunaldiko partidak. Une batzuetan ateri eutsi dio, eta eskertu dute jokalariek. Normaltasuna nagusi, baina talde batek arazoa izan du atearekin, eta hamabost minutu beranduago ekin diote partidari horiek.

Jardunaldi guztietako argazki bildumak, egutegia, sailkapena eta informazio gehiago ikusgai dago Plaieroak 2019-2020 kanal berezian.