Kulturarteko bazkaria, familien arteko erlazioak bultzatzeko

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 19a, 13:31

Bizilagunak ekimenaren barruan, Euskal Herriko hainbat tokitan bezala, Zarautzen ere kulturarteko bazkaria egin zuten igandean. Herrian bizi diren hainbat familiek hartu zuten parte, eta guztiek elkarrekin bazkaldu zuten Gaztelekuan. Iratxe Zorrozua Inmigrazio zinegotziak azaldu du “jatorri eta kultura ezberdinetako familien arteko erlazioak bultzatzen saiatzen da programa hau, beste herrialdeenganako dauden estereotipoak apurtu asmoz”. Zarautzen 16 familiek partekatu zituzten beraien ohiturak eta esperientziak.