Argindararen kontsumoari buruzko tailerra antolatu dute

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 19a, 16:32

Azaroaren 26an izango da saio praktikoa, eta interesa dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena; horretarako azken epea ostiral hau izango da.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetarako Departamentuak, Zarauzko Udalarekin elkarlanean, doako tailerra antolatu du elektrizitate-kontsumoari buruzko datua ezagutzeko eskubidea praktikan jarri eta hortik abiatuz erabaki egokiak hartzeko. Azaroaren 26an izango da, 18:30ean hasita, KZ Gunean.

Tailer praktikoan parte hartu nahi dutenek izena eman eman beharko dute aurrez, gema@izadi21.eus helbidera idatziz edo 628 53 22 48 telefono zenbakira deituta (astelehenetik ostiralera, 09:00tatik 17:00etara). Beharrezkoa da gutxienez bost laguneko taldea osatzea. Izen emate epea hilaren 22an bukatuko da. 

Tailer hau Gipuzkoa Argitu izeneko programaren barruan antolatu dute, eta bere helburua Gipuzkoako sektore ezberdinei energiaren kontsumoaren murrizketa lortzea eta eraginkortasuna handitzea da, modu erraz batean.