EAJk zendutako alderdikideak izango ditu gogoan

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 21a, 08:00

Sabino Arana Goiriren heriotzaren urteurrenaren harira, Zarauzko EAJk zendutako alderdikideak gogoratuko ditu igandean, 11:00etan, parrokian izango den elizkizunean. EAJk afiliatu eta alderdikide guztiak gonbidatu nahi ditu mezara, baita ondoren Batzokian eskainiko duten hamaiketakora ere.