Pasa den igandean Amurrion jokatu zuten Espainiako txapelketarako sailkapen sektorea Hego Euskal Herriko, Errioxako eta Aragoiko judokek. Lizardi Judo Elkartetik hiru ordezkari izan ziren bertan eta, haietako batek, Nayade Lopezek, Espainiako Txapelketarako sailkatzea lortu zuen, 78 kilotik gorako kategorian urrea eskuratuta. Diana Lopezek eta Gorka Eizagirrek brontzezko domina irabazi zuten 70 kilotik eta 90 kilotik beherako kategorietan, hurrenez hurren. Eskuratutako lehen postuari esker Fuenlabradan (Madril, Espainia) izango du txapelketa Lopezek [Nayadek], azaroaren 30ean.
Seniorrez gain, kadete mailako txapelketa ere izan zen, eta Lizardiko hamar parte hartzaileetatik seik lortu zuten podiumean sartzea:
- Irene Aldabaldetreku, 57 kilotik beherako kategorian. (Zilarra)
- Lore Austing, 70 kilotik gorako kategorian (Urrea)
- Martin Intxausti, 81 kilotik beherako kategorian. (Brontzea)
- Aritz Zubizarreta, 90 kilotik beherako kategorian. (Urrea)
- Aritz Austing, 90 kilotik beherako kategorian. (Zilarra)
- Imanol Royo, 90 kilotik beherako kategorian. (Brontzea)