Txukun aritu dira surflari zarauztarrak Sorgin Etxe Big Wave Erronkan

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 22a, 14:44
(euskalsurf)

Gizonezkoen kategorian, Iker Amatriain eta Indar Unanue bigarren eta hirugarren izan dira Debako txapelketan, hurrenez hurren. Nadia Erostarberen parte hartzea ere nabarmendu nahi izan dute antolatzaileek, emakumeen kategorian parte hartu zuen suflari bakarra izan baitzen zarauztarra.

Kosme Fernandez bizkaitarrak irabazi zuen asteazkenean Deban jokatu zuten Sorgin Etxe Big Wave Erronka, ia lau metrora iristen ziren olatuak hartuz. Haren atzetik sailkatu ziren Iker Amatriain eta Indar Unanue zarauztarrak, hurrenez hurren. Podiumean sartzerik lortu ez bazuen ere, laugarren izan zen Ibon Amatriain zarauztarra. Emakumezkoen kategorian, berriz, surflari bakarrak hartu zuen parte: Nadia Erostarbe zarauztarrak.