Kantu artean ospatu dute aurtengo Xexili eguna

Dorleta Agiriano Lai 2019ko aza. 23a, 10:00

Herriko musikariek bat egin zuten atzo, Xexili egunean. Elkarrekin, abestiz eta doinuz bete zuten Aritzbatalde kiroldegia. Guztira, 200 kide taularatu ziren.

20:30ean hasita, abesbatzek ireki zuten atzoko jaialdia. Hain zuzen, Zarautz Abesbatza, Zarautz-Txiki Abesbatza, Txinpirin Abesbatza, Schola Cantorum Parrokiako korua eta Montetxio Abesbatzako kideak igo ziren oholtza gainera; banaka lehenengo, eta guztiak elkarrekin gero. Jarraian, txistularien txanda izan zen, eta abesbatzekin batera aritu ziren kiroldegia girotzen. Gero, Zarauzko Musika Banda batu zen emanaldira.