Bideoa: "Ahalduntzea dugu aurrena, eta salatzea gero"

Aritz Mutiozabal 2019ko aza. 25a, 14:38

Azaroaren 25eko goizeko ekitaldian ikasleek kantatuko bertsoak bideo honetan ikus daitezke. Rosi Lazkano bertsolari oriotarrak sortutako hitzak dira, Loreak udan ihintza bezala doinuarekin.

Salatzen dugu udaberrian

salatzen dugu neguan,

matxismoaren indarkeriak

zenbat zauri sortzen duan.

Berdintasuna egunerora

e(ra)man nahi dugun orduan,

ohitu ezin den ohituraren bat

ateratzen da orduan.

 

Horrelakoak bizi ditugu

hemen eta egunero,

hortikan dator gure matraka:

berdintasuna ta genero…

Azaldu ez den enpatiari

nola ez zaion espero,

ahalduntzea dugu aurrena,

eta salatzea gero

Erlazionatuak