Photomuseumek erakusketa berria zabalduko du gaur: Emy de Lema argazkilari donostiarraren India. Berrogeita hamar bat argazkiz osatuta dago, eta, bertan, Indiako egunerokotasunaren inguruko bost alderdi jorratzen ditu: pertsonen erretratuak, Ganges ibaiarekiko lotura, hango kaleak, merkataritza harremanak edota erritoak. Urtarrilaren 12ra arte ikusi ahal izango da erakusketa.