Haurrentzako ekintzak antolatu dituzte Putzuzulon

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 27a, 12:02

"Neguko egun hotz eta ilunetan" haurrekin dibertitzeko alternatiba proposatu dute igande honetarako. Ipuin kontalaria eta magia erakustaldia izango dira Putzuzulon.

Datorren igandean, abenduaren 1ean, haurrei eskainitako arratsaldea izango da Putzuzulo gaztetxean. 17:00etan hasita, ipuin kontalaria izango da lehenengo eta Julen Magoa ondoren. Antolatzaileek jakinarazi dute txokolate beroa ere egongo dela.