Urteroko ohiturari eutsiz, kick boxingeko borrokak izango dira Aritzbatalde kiroldegian bihar, 22:00etatik aurrera. Zazpi borroka izango dira guztira eta amateurrak zein profesionalak igoko dira ringera. Borroka nagusia Jaime Urdanpilleta zarauztarraren eta Maikel Cardenas Basajaun nafarraren artekoa izango da.
Zehazki, kick boxingaren K-1 modalitatekoak izango dira ostiralean ikusi ahal izango diren borrokak. Urdanpilletaz gain, Zarauzko Kuraia elkarteko beste hainbat borrokalarik ere hartuko dute parte.
Sarrerak 15 euro balio du aurrez erosiz gero, Musika Plazako Uhin dendan daude salgai. Leihatilan, berriz, 18 euroan egongo dira salgai.