Agus Barandiaran (Korrontzi) eta Mikel Unzurrunzaga (DJ Makala) musikariek elkarrekin abiatutako abentura berria da Topa-K. Euskal musika tradizionalaren eta musika elektronikoaren uztarketa proposatzen dute, errepertorio tradizionala ikuspegi garaikide batetik dimentsio berri batera eramanez. Disko berria oraintsu eman dute argitara, Elkar etxearen babesean, eta hamar abesti jaso dituzte bertan.