Hazilan programan izena emateko epea zabalduko dute bihar

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 1a, 09:00
Hazilan programako 6. edizioko parte hartzaileak.

Hazilan proiektuaren inguruko informazio saioa egingo dute, abenduaren 17an, asteartearekin, 10:00etan hasita, udal elkartearen egoitzan.

Urola Kostako Udal Elkarteak Hazilan programa antolatu du bederatzigarren aldiz. Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi dutenei bideratuta dago, hain zuzen, goi mailako ikasketak dituzte 20-44 urte bitarteko eskualdeko gazteei; abenduaren 2tik 20ra bitartean zabalduko da izen-ematea.

Azken bi edizioetan egin bezala, oraingoan ere prestakuntza-eskaintza indartzeko apustua egin du UKUEk, eta parte hartzaileek enpresetan praktikaldia egitekoa aukera izango dute.

Marketinean formakuntza

Hazilan programan konpetentzia pertsonalak eta profesionalak lantzeaz gain, lan munduan murgiltzeko ezinbestekoa den esparru bati buruzko 24 orduko prestakuntza osagarria jasoko dute. Hala, teknologia berriek eskaintzen dituzten aukerez baliatuz, sarean norberaren marketina behar bezala egiteko gakoak ezagutuko dituzte. Amaitzeko, eskualdeko enpresaren batean 200 orduko praktikaldia egiteko aukera izango dute.

UKUEtik azaldu dutenez, orain arte, ibilbide emankorra izan du ekimenak Urola Kostan. “Aurreko 8 edizioetan zehar, guztira, 120 pertsonek hartu dute parte eta hainbat gaitasun sozioprofesional landu ondoren, laneratze prozesuak egin dituzte eskualdeko 53 enpresetan”.

Informazio saioa

Hazilan proiektuaren inguruko informazio-saio bat antolatu dute interesa duten gazte kualifikatuentzat, proiektuaren inguruko xehetasun guztiak azaltzeko: Abenduaren 17an izango da, asteartearekin, 10:00etan hasita, udal elkartearen egoitzan.

Dena dela, nahi izanez gero programaren xehetasunak eta izena emateko orria eskuragarri daude Udal Elkartearen webgunean 

Tramitazioa elektronikoa egin ezin dutenek, egoitzan elektronikoan dokumentua deskargatu,  bete eta Udal Elkarteko egoitzara bertaratu beharko dute.