Piztu dituzte Gabonetako argiak

Zarauzko Hitza 2019ko aza. 30a, 18:53

Herrian bizi diren Siriako errefuxiatuek piztu dituzte aurten Gabonetako argiak. Hasiera batean Caritasekoak ziren ardura hori hartu behar zutenak, baina ezinezkoa izan zaienez, Hotz-Zarautzen bitartez, errefuxiatuek hartu dute lekukoa. Merkatu plazaren sarreran egin dute ekitaldian, Kale Nagusian, udal ordezkarien babesean, eta Schola Cantorum abesbatzakoek girotuta. Ohi bezala, herritarrak gerturatu dira argien magiaz gozatzera.