Plaieroak ere euskararekin

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 1a, 15:52

Abenduaren 3an, datorren asteartean, Euskararen Eguna izango da, eta Zarauzko kirol taldeek asteburuan izan dituzten hitzorduetan euskararen aldeko aldarria egin dute.

Hondartzako Futbol Txapelketako jokalariak ere ez dira gutxiago izan, eta gaurko jardunaldia hasi aurretik denek batera atera dute argazkia, euskararen aldeko pankartarekin.