Death Cafe saioa egingo dute asteartean

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 5a, 09:00

Heriotzari buruz "libreki" hitz egiteko beste topaketa bat antolatu du Zarautz Herri Zaintzailea plataformak.

Zarautz Herri Zaintzailea plataformak Death Cafe saioa antolatu du datorren astearterako. Topaketa Pedro Enea jatetxean izango da, 18:00etatik aurrera.

Antolatzaileek azaldu dutenez, topaketaren funtsa "heriotzari buruz libreki hitz egitea" da. "Leku atsgin batean, kafea edo infusioa eta bizkotxoa dastatu bitartean". Topaketa hauen helburua dira "gizartean heriotzaren inguruko ikusgarritasuna piztea" eta "tabuak apurtzea".

Topaketan parte hartzeko nahitaezkoa izango da aurrez partaidetza jakinaraztea, edukiera mugatua delako. 609 42 85 47 (Anjel) edo 655 70 85 03 telefono zenbakietara deituta jakinarazi behar zaie antolatzaileei. Bertaratzen direnei 3 euroko ekarpena eskatuko zaie, kontsumizioak ordaindu ahal izateko.