Goya sarietarako izendatu dituzte Javi Agirre eta Alazne Ameztoy

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 2a, 17:18
Javi Agirre argazki zuzendaria, Goya estatutxoa eskuetan due. (Aritz Mutiozabal)

La trinchera infinita filmak 15 izendapen lortu ditu, eta Agirre argazki zuzendari onenaren atalerako aukeratu duten bitartean, Ameztoy soinu onenarenean hautatu dute.

Gaur eman ditu jakitera Espainiako Zinema Akademiak 34. Goya sarietako izendatuak nortzuk diren. Handia filmarekin erdietsitako arrakastaren bidetik, Aitor Arregi, Jon Garaño eta Jose Mari Goenaga zuzendariek gidatutako La trinchera infinita filmak 15 sarietarako hautagaitza lortu ditu.

Horietako bat argazki zuzendari onenaren izendapena izan da, Zarauzko bizilagun Javi Agirre irundarrarentzat izan dena; Agirrek Goya saria eskuratu zuen atal horretan, Handia filmari esker. Agirrerekin batera, Jose Luis Alcaine (Dolor y gloria), Mauro Herce (Por lo que arde) eta Alex Catalan (Por mientras dure la guerra) daude izendatu da atal berean.

Beste izendapen bat soinu onenarena izan da, eta hor Alazne Ameztoy zarauztarra dago, Xanti Salvador eta  Nacho Royo-Villanova lagun dituela. Sergio Bürmann, Pelayo Gutiérrez eta Marc Orts (Dolor y gloria), Aitor Berenguer eta Gabriel Gutiérrez (Por lo que arde) eta David Machado, Gabriel Gutiérrez eta Yasmina Praderas (Por quien a hierro mata) dira estatutxoa irabazteko beste hautagaiak.

Sari banaketa ekitaldia urtarrilaren 25ean egingo dute Malagan (Andaluzia, Espainia).