Gaztelekuk irabazi du Zarautzen kontrako finala

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 2a, 19:00
Gazteleku 2 eta Zarautz 1 taldeetako pilotariak. (Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa)

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketan, gizonezkoen gomazko paletako nagusien 3. mailako finala jokatu zuten larunbat eguerdian Aritzbatalde frontoian. Gazteleku 2 (Eskudero-Beloki) nagusitu zitzaion Zarautz 1 (Lizaso-Contreras) taldeari, 25-18ko emaitzarekin. Ondorioz, Andoaingoek jantzi zuten txapela.