Doinua: Habanera
Iskanbila bat sortu da
nire inguruetatikan
Eskubikoa nintzela
azaldu nienetikan
Iseka eta iraina
etengabeko kritikan
Bidali nahi omen naute
kanpora kuadrilatikan
Xalbadorrek zioen legez
maite ditut oraindikan
Mezu bat bidali diet
dena argitu nahirikan
Kontu xumeak direla
Ez sartzeko politikan
Denak eskubiko gara
besamotz izan ezikan