Izetak irabazi du San Andres Idi Dema Saria

maxixatzen.eus 2019ko abe. 3a, 10:07

Atzo, astelehena, jokatu zen sanandresetako kintopeko idien sariaren azken proba, eta Izetak 53 plaza gaindituta irabazi du saria.

San Andres Jaietan idi dema txapelketa jokatu da Azkoitian, eta Aiako Izeta izen da irabazlea, atzo gauean, 53 plaza, hiru zinta eta 3,45 metro eginda. Alegria eta Joxe Ramon Iruretagoiena 'Izeta' aritu ziren itzain bezala Aiako idi parearekin, eta San Andres Idi Dema Sariko txapela eta mantak irabazi zituzten. 

SAILKAPENA

  1. Izeta — 53 plaza, hiru zinta eta 4,45 metro (46,5 kiloko gainkargarekin)
  2. Matxain — 47 plaza eta 2,90 metro (hiru kiloko gainkargarekin)
  3. Ixidro Erretegia — 47 plaza (hamabost kiloko gainkargarekin)
  4. Telleria — 44 plaza, lau zinta eta 0,96 metro (bederatzi kiloko gainkargarekin)
  5. Urtia — 41 plaza eta 3,90 metro (100,5 kiloko gainkargarekin)
  6. Soarte — 36 plaza, lau zinta eta 1,02 metro (129 kiloko gainkargarekin)