Irratsaioa estreinatu dute Orokietako ikasleek

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 3a, 16:01

Eguraldia, albisteak, agenda, olerkiak... denetik prestatu dute Orokieta Herri Eskolako ikasleek estreinatu berri duten irratsaiorako. Gaurkoa berezia izan da, lehena izateaz gain, euskarari hainbat keinu egin baitizkiote.

Euskararen Egunean egin dute Orokietako ikasleek eskolako irrati berriko lehen saioa. Zuzenean eman dute beraien webgunean, eta bihar Arraio Irratian emango dute, 13:00etatik aurrera. Jakinarazi dute nahi duenak nahieran entzuteko aukera ere izango duela. Eskolako irakasleek eskerrak eman nahi izan dizkiete Arraio Irratiko kideei instalakuntzekin laguntzeagatik.

Gaurtik aurrera, astean lau saio egingo dituzte, astelehenetik ostegunera. Arraion, berriz, asteartetik ostiralera emango dituzte. Lehen Hezkuntzako maila guztietako ikasleek hartu dute parte saioan; maila bakoitzetik bik. 6. mailakoek ardura berezia dute, teknikari lanetan aritu baitira, eta hala ariko dira datozen saioetan ere. Apur bat urduri zeuden arren, ederki irten da lehen saioa.