Mintzalagun taldeetako bidelagunek jaso dute Euskai saria

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 3a, 20:24

Euskararen Egunarekin bat, euskararen erabileran nabarmendu direnei zuzenduriko Euskai saria banatu dute gaur arratsaldean udalbatzar aretoan. Aurten, Mintzalagun programako bidelagunei egokitu diete, eta banan-banan eguzki-lore itxurako oroigarria jaso dute Xabier Txurruka alkatearen eskutik.

Saritu guztiek ezin izan dute bertaratu, baina gehientsuenak ekitaldian izan dira. Irune Urbieta Kultura zinegotziak egin die harrera eta, jarraian, Imanol Urbieta Musika Eskolako perkusioko ikasleek erakustaldi xume bat eskaini dute. Horren ondoren, hasi dira deitzen bidelagunak oroigarria jasotzera. Alkateak berak ere izan ditu esker hitzak, eta amaitzeko Inaxio Uriak sorturiko bertsoak abestu dituzte elkarrekin.

Saritutako bidelagunak

  • Karmele Aranbarri Etxaniz
  • Mertxe Aristi Larburu
  • Nekane Alberdi Linazasoro
  • Imanole Arrizabalaga Basterretxea
  • Mertxe Usandizaga Legarra
  • Inaxio Uria Eizagirre
  • Axun Iztueta Mendizabal
  • Koro Otegi Galarkin
  • Begoña Salaberria Peñagarikano
  • Ana Alegria Lasa
  • Kontxu Gonzalez Bastarrika
  • Laxa Mujika Otaño
  • Itziar Otsagabia Azpitarte
  • Jexux Mari Garmendia Etxeberria
  • Pili Muniain Aranburu
  • Ixabel Pagola Aizpurua