Bola-jokoaren eta tokaren eguna izango da igandea

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 4a, 09:23

Bola-jokoan eta tokan aritzeaz gain, ospakizunetarako tartea ere hartuko dute datorren igandean.

Gipuzkoako Bola eta Toka Federazioak antolatuta, Zarautzen izango da aurtengo Bola eta Toka eguna. Goizean, 09:30etik 11:00etara bola eta tokan jokatzeko aukera izango da Zelai Ondoko joko-eremuan. Ondoren, 12:00etan meza izango da San Pelaioko elizan, eta goiza borobiltzeko, 14:30ean bazkaria egingo dute Ameztigain sagardotegian.

Omenduak ere izango dira igandean, hain zuzen, ondoko bola eta toka jokalariek izango dute ohore hori: Fermin Illarramendi, Fermin Zuloaga, Joxe Mari Tolosa eta Joxean Tolosa.