Arte Erakusketa Kolektiboa zabalduko du Nahia elkarteak ostiral honetan, Merkatu Plazako lehen solairuan, eta irekita egongo da urtarrilaren 6ra arte. Astegunetan 18:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da, eta larunbat, igande eta jaiegunetan, arratsaldetan ez ezik, eguerditan ere bai: 12:00etatik 14:00etara. Antolatzaileek jakitera eman dute abenduan 24, 25 eta 31n itxita egongo dela, baita urtarrilaren 1ean ere.