Aste honetan Modelo aretoko zine karteldegian bi film daude ikusgai: haurrentzako Abominable animaziozko pelikula, eta Knives Out. Rian Johnson zuzendariak Agatha Christie idazlea omendu nahi izan du filmarekin. Daniel Craig da aktore nagusia, baina hainbat izen ezagun bildu dute lanean: Chris Evans, Ana de Armas eta Don Johnson, besteak beste.
Abominable filma ostiralean eta igandean eskainiko dute, 16:30ean.
Knives Out (Puñales por la espalda), berriz, ostiralean eta larunbatean 19:30ean eta 22:00etan; igandean 19:30ean; eta astelehenean (ikuslearen eguna), 20:30ean.