Zirkulazioan arazoak daude gaur AP-8 autobidean, Zarautz parean, Irunerako noranzkoan. Izan ere, Astiko zubibidea konpontzen hasi dira, eta horregatik zirkulazioa desbideratu egin behar izan dute.
Atzo, abenduak 5, 22:00etan hasi zituzten lanak, eta igandeko 19:00etara arte iraungo dute.