Irudietan: Gipuzkoako erresidentzietako grebalariak Zarautzen izan dira ostiralean

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 7a, 10:40

Lan baldintza kaskarrak salatu eta gizarteratu asmoz, herrian barrena mobilizatu dira.

Gipuzkoako erresidentzietako grebalariak Zarautzen izan dira. Dagoeneko 142 egun daramatzate greban, eta momentuz ez dirudi konponbide zantzurik dagoenik. Herriz herri mobilizatzeari ekin diote azken bolada honetan, gaia sozializatzeko asmoz.

11:00etan Lege Zaharren Enparantzan bildu dira, eta triptikoen banaketa egin dute. Ondoren herrian barrena manifestatu dira.

Argazkiak: utzitakoak.