Fernando Fantova gizarte aholkulariak hitzaldia emango du asteartean

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 8a, 17:48

Hitzaldian, bizitza luzatzeak gizartean irekiko dituen gako sozial berriei buruz hitz egingo du Fantovak.

ZarautzOn elkarteak hitzaldia antolatu du datorren astearterako. Bizitza-luzera, bakardadea, komunitatea, bizitza guru ingurunean zainduz gaia izango du hizpide Fernando Fantovak Antoniano aretoan, 19:30ean hasita. Hala, bizitza luzatzeak gizartean irekiko dituen gako sozial berriei buruz hitz egingo du.

Fernando Fantovak Ibilbide zabala du gizarte aholkularitzan, eta erreferente da Espainia mailan, baita Latinoamerikan ere. Bertan, gizarte-politiken diseinuan eta aholkularitzan parte hartzen du. Horrez gain, Euskadin, 2008an Eusko Legebiltzarrak aho batez onartu zuen Gizarte Zerbitzuen Lehen Legearen “gurasoetako” bat izan zen.

Gizarte Politikarako sailburuorde gisa ere jardun zuen, eta berriki aukeratu du Lehendakariak Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kide izateko aditu gisa. Argitalpen asko kaleratu ditu eta webgunea ere badu, bertaN bere gogoetak eta lanak partekatzen dituen jendearekin.