Parrokiako teilatua berrituko dute

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 11a, 09:00
Parrokia obretan. (Zarauzko Udala)

Santa Maria La Real Parrokiako teilatua berritzen hasi da udala; bertan dagoen kanpaiaren egitura ere margotu eta txukunduko dute datozen egunetan. Lanak Txikerra Teilatuak enpresari esleitu dizkio udalak, 25.000 euro inguruko aurrekontuarekin.