Errei bat itxita dago N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautz eta Orio artean

Zarauzko hitza 2019ko abe. 11a, 17:48

Kamioi batek matxura izan du N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautz eta Orioko gainaren artean, eta errai bat oztopatzen ari da.

Arratsaldean Orio eta Zarautz arteko ibilbidea osatu behar duten ibilgailuek kontu handiz ibili behar dute. Izan ere, kamioi batek matxura izan du N-634 errepideko 15. kilometroan, Zarautz eta Orio gainaren artean, eta errai bat oztopatzen ari da. Hori dela-eta, txandakako zirkulazioa  ezarri du Ertzaintzak errepide zati horretan.