Bideoa: AbEnduaK San Tomas, giro ederrean

Gorka Eizagirre 2019ko abe. 14a, 15:17

Goiz eta eguerdi parte polita igaro dute Lege Zaharren enparantzara gerturatu diren herritarrek. Urtero bezala, San Tomas eguna astebete aurreratu, eta taloez eta musikaz gozatzeko aukera egon da.

AEK-k antolatu du beste behin AbEnduaK San Tomas jaia, eta gaur goiz eta eguerdi partean giro polita egon da Lege Zaharren enparantzan. Eguraldia lagun, jende ugari elkartu da taloak jatera eta ipuin kontalariaz nahiz zuzeneko musikaz gozatzera.

Txistorra lehiaketa ere egin dute, beste behin, eta zortzi lehiakideetatik iazko bera suertatu da garaile: Iosu Zendoia harategia. Ikusi argazki bilduma eta kronika.