'Apollo 11' dokumentala doan emango du Arkamurkak

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 15a, 09:21

Natur taldearen Astronomia atalekoek Modelo aretoan jarriko dute dokumentala datorren astean, eta nahi duen orok bertaratu ahalko du ikus-entzunezkoaz gozatzera.

Apollo 11 dokumentala ikusteko aukera eskainiko du datorren astean, hilaren 17an, Arkamurka natur taldeko Astronomia atalak.

Emanaldia 20:00etan izango da, Modelo aretoan, eta taldeak herritarrak animatu ditu bertaratzera. Izan ere, ez da sarrerarik ordaindu beharko dokumentala ikusteagatik.