Urtea ondo amaitzeko, irabazi gure zozketa

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 16a, 12:17

Gabon gehigarria argitaratu berri dugu, eta bertan Olentzeroren eta Errege Magoen zaku bana ezkutatu ditugu. Sarean ere zintzilikatu dugu gehigarria. Aurkitu zaku horia eta zaku urdina, eta irabazi kilo bat antxoa artisau, edo txakolin botila sorta bat Maisor eta Basa Lore etxeen eskutik. Sei sari ditugu banatzeko!

Urtero bezala, Gabon gehigarria argitaratu du Urola Kostako HITZAk, eta barruko orrietan zaku hori bat eta zaku urdin bat ezkutatu ditu. Olentzeroren eta Errege Magoen zakuak dira, eta noski, oparia dute barruan. Guztira sei sari: kilo bat antxoa buztinezko ontzian, Maisor artisau kontserben eskutik (2 sari guztira); eta Basa Lore txakolin sorta: Igartzeta txakolin botila bat, Basa Lore bi botila eta ardoa zerbitzatzekoa (4 sari guztira).

Parte hartzeko, deskargatu hemen Gabon gehigarria, aurkitu zakuak, eta bidali erantzuna urolakosta@hitza.eus

helbidera, zehaztuta zein orritan eta non dauden zakuak. Parte hartzeko azken eguna urtarrilaren 7a da.

Zorte on!