Lorelei berriro elkartu da eta otsailean Modelon joko du

Zarauzko Hitza 2019ko abe. 18a, 20:02

Duela hogei urte ibilbidea amaitutzat jo bazuten ere, Zarauzko bizilagun Asier Serrano idazle eta musikariak eta Mikel Gorosabel Norton musikariak Lorelei berriz abian jartzea erabaki dute.

Kontzertuak emateko asmoa duten arren, momentuz lau data baino ez dituzte iragarri, eta horietako bat Zarautzen izango da. Otsailaren 14an, Modelo aretoan ariko dira zuzenean. Bigarren etapa honetan, bikoak Antxon Sarasua eta Loiola Madera izango dituzte bidaide.